XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VII. Atala

IZAKERA ETA GRINAK

Inoiz esan izan da Orixeren izakera zakarrra zela.

Orixe basurde zela.

Nonbait noizbait horrelako zerbait heldu zen bere belarrietara, zeren bera esamesen biderdira ateratzen bait da Quito'n arrebarekin-eko pasarte honetan:

Biotz zekena dutala esan ziñadate; ez dutala biotzik. Nik zekiñat ongi zenbat aldiz biurritu bear izan dutan. Biotz bat arkitu nai nerearen atsedenerako, aurtzaroan eta gero ere, ta arkitzen ez. Nik ere aragiz egiña diñat eta amaren ordaiña billatzen ibilli arren, umezurtz gelditu naun. Amaren musu bat etzekiñat zer den. Lagunartea etsai izan diñat oraintsu arte! Oraintxe asi zaizkidan esker ematen eta kutun artzen 1 Euzko Gogoa, 11-12 zk., 1950, 13-14 orr..

Ezin ukatu da testu honetan dioena benetan garratza dela.

Ez dut psikoanalisiaren sakoneran murgiltzeko asmorik.

Hala ere, bakar bekit irakurleak zenbait pasadizoren berri ematea, beti ere pasarte horretan dakarrena zertxobait argitzen laguntzeko asmotan.

Gizon bortitza zen, oso primarioa eta erasokorra.

Zer pentsa barruan, hura fite asko ezpainetan.

Hitzak zuhurtziaren legez ez neurtzeagatik etor zekizkiokeen ondorioetan batere pentsatu gabe.

Noren aurrean ari zen hizketan gehiegi kontuan hartu gabe.

Eta bere primariotasun honek, Espainiako gerrate zibilekoan, gartzelatzearen disgustoa ekarri zion, solaskide erlijioso batek zitatu egin bait zuen Tolosako agintari militarren aurrean.

Beste behin, erbestealdian, 1939. urte aldera Donibane Lohitzuneko Udal-Bibliotekan lanean ari zen egun batean, zerbait esan omen zuen Espainiako erregimen berriaren kontra eta bertan zegoen jaun saldu batek entzun eta salatu egin zuen.

Salatu eta trantze gaiztoan jarri, handik ohildua izateko zorian egon bait zen 2 Elkarrizketa Karmen Bandresekin, Irun, 1986-XII-4. Emazteki hau Antonio Agirreren alarguna da, Lizardi zenaren anaiaren koinata, beraz..

Norekin ez zen hasarretu?

Bizitzan zehar hurbilekoak izan zituen ia guztiekin.

Ahaideekin, adiskideekin, euskaltzaleekin...

Baziren ezkerreko begitik ikusten zituenak: Uitzin Mikela Iriarteren senarra, Ortiz jauna; El Salvador-en Muyshondt nagusia; euskaltzaleen artean Aitzol, Telesforo Monzon, Lafitte, Krutwig, etab.

Bere adiskide J. Zaitegirekin ere izan zituen, antza, tirabiratxo batzu.

Bidarrain egon zenean Domingo Ormaetxea lehengusuarekin Liseronea baserrian, ezinkonponduaren ondorioz aldatu zen Noblia ostatura.

Adiskidetarako obea etsaitarako baño, esango du A. M. Labaienek 3 Nikolas Ormaetxea (1888-1961), in: Orixe, Omenaldi. op. cit., 17 or..

Izakeraz, beraz, meneragaitza 4 Ibid., 16 or. genuen.